HAMAIKA

Nerea Martinez, Martxoak 3 elkartea: "Justizian aurrera egiteko aukera gutxi ditugu"

Este navegador no soporta el elemento video.


Martxoaren 3a egun adierazgarria da Gasteizen. Urtero bezala, 1976ko egun horretako sarraskia gogoratuko dute, gertakizunen 46. urteurrenean. Egia, justizia eta erreparazioaren bidean, Nerea Martinez Aranburuzabala Martxoak 3 elkarteko bozeramaileak elkarteak erdietsi dituen lorpen garrantzitsuak nabarmendu ditu, baina justiziaren aldetik oraindik ere aurrerapausoen zain daudela adierazi du.