HAMAIKA

Itziar Lasuen: "Nahiz eta bizitza osoa lanean egon, gero ez dute pentsiorik jasotzen"

Este navegador no soporta el elemento video.


Zaintza lana pertsona guztien ongizaterako eta jarduera sozial nahiz ekonomikoari eusteko ezinbesteko lana da. 2020an etxeko konfinamendua iritsi zenean, agerian gelditu zen sektore honetan zegoen krisia eta zaintza sostengatzeko ezintasuna. Arrakala horiek, ordea, pandemiaren aurretik ere gurean ziren.

Zaintzaren krisi honen erdian, emakume adindu askoren errealitatea da urte asko eman dituztela lanean, baina etxeko lanetan. Hau da, soldatarik izan ez dutenak, eta beraz, kotizatu ez dutenak. Desoreka hori gainditzeko, gizonezkoak, emakumezkoak, erakundeak eta gizartea bera zaintzarekin konprometitu behar dira.