15 MAR. 2022 - 14:42h Zaporeak: "Sistema arrazista batean bizi gara, munduko gatazkei ez zaie garrantzi bera ematen" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Helena Ruiz de Azua Zaporeak elkarteko komunikazioa arduraduna izan dugu Hamaika Telebistan. Zaporeak elkarteak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen die. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Azken asteetan hedabideek fokua jarri dute Ukrainako gerraren ondorioz ihes egin dutenen gainean, baita EBk hartu duen erabakia horiek behin-behinean hartzeko. Bien bitartean, Bidasoako edota Melillako gertakariei trataera guztiz desberdina ematen zaie. Gauzak horrela, "sistema arrazista" batean bizi garela agerian geratzen dela azaldu du Helenak, munduko gatazkei ez zaielako garrantzi berdina ematen. Bestalde, adierazi du Greziako egoera ez dela hobetu, adibidez, errefuxiatu guneetan, covid-19a dela eta, ez daukatela 'mugimendu eskubiderik' ez eta ur berorik. Egoera oso txarretan bizi direla azpimarratu du, eta jendeak ez duenez egoeraz hitz egiten "ahaztu" egiten dela bertako egoera, instituzioen aldetik ez dutela laguntzarik edo oihartzunik jasotzen, "Lesboseko errefuxiatuen egoera aldatzeko inork ez du ezer egiten". Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.