16 MAR. 2022 - 14:32h Joseba Sanz: "Ukrainara armak bidaltzearekin gatazka elikatzea lortuko dugu soilik" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Joseba Sanz 'Gerra hemen hasten da' dokumentalaren gidoilaria eta zuzendaria da, eta era berean, Ongi Etorri Eerrefuxiatuak elkarteko kidea Ukrainara armak bidaltzearen inguruan gatazka "elikatzea eta luzatzea" dela azpimarratu du Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka diplomaziaren bidez konpondu beharko litzatekela baina ez duela ematen hala gertatuko denik. Bestalde, komunikabideetan, orokorrean, 'humanitarismoarekin' lotuta jendea konbentzitzeko 'marko beliko' bat sortu dela adierazi du, eta erabiltzen ari diren terminoak nahiko "aldagarriak" diela. Horrez gain, azaldu du 'Gerra hemen hasten da' dokumentalean Euskal Herrian ekoizten diren armak eta horrekin egiten den negozioa salatu nahi zutela, Saudi Arabiara Euskal Herritik bidaltzen ziren arma kantitateak oso handiak zirelako tarteko. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.