17 MAR. 2022 - 14:30h Igone Etxebarria: "Nondik gatozen ulertzeko transmisiorako tresna da Atlas Etnografikoa" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendaria izan dugu Hamaika Telebistan. Labayru Fundazioak eta Etniker Euskalerriak Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren bertsio digitala sortu dute, XX. mendean zehar euskal herritarren bizitza eta kultura herrikoia izan denaren ikuspegi orokorra erakusten duena. Igonek azaldu duenez, 40-50 urtetan egindako ikerketa da, Barandiaranek bere garaian proposatutakoa. Transmisiorako baliagarria, gaur egun nondik gatozen eta eguneroko hainbat gauza zergatik egiten diren edo zertan aldatu diren ulertzeko balio du. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.