30 MAR. 2022 - 14:14h Maria Ruiz de Gopegui: "Aldaketa klimatikoa kontu politikoa eta soziala ere bada" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Maria Ruiz de Gopegui arkitektoa eta Basque Center for Climate Change taldeko ikerlaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Zein lotura du hirigintzak klima aldaketarekin? Zer-nolako erronkei aurre egin behar izango diegu aurrerantzean klima aldaketaren testuinguruan hirietan bizi garenok? Zer-nolako egokitzapen planak ari dira aurrera eramaten hirien birmoldatzerako? Urte batzuk badi klima larrialdia erdigunean jarri zenetik, Mariak azaldu duenez, askotan esan da aurrera eramaten ari den modeloa ez dela egokia eta benetako aldaketa bat behar dugula, naturari eta energia berdeei indarra emango diena. Horrez gain, askok aldaketa klimatikoa zientziarekin lotzen dutela azaldu du, baina, zientifikoaz gainera, kontu politikoa eta soziala ere badela nabarmendu du Mariak. Erronka multisektoriala dela adierazi du, eta gauzak errotik aldatzeko ikuspegi zabala eta transbertsala behar dugula izan. Halaber, mende amaierarako batez besteko tenperaturak igo egingo direla aurreikusten dela azaldu du, eta balitekeela izotz boladak desagertzea. Ildo horretan, prezipitazioetan ere aldaketak izango dira, hots, azaldu duenez, hilabete batzuetan ur eskasia aurreikusten da; bestalde, prezipitazioak direnetan muturrekoak izango dira, eta honek eragin zuzena izango du hondartzetan itsasoko mailak nabarmen egingo duelako gora. Berebat, hirigintza eredua aldatzeko beharra azpimarratu du, orain arteko hiria produktibitatearen aldeko izan dela, efizientzia ekonomikoa erdigunean izan duena, zaintza alde batera utzita. Hala, natura hirietan integratuko duen modelo baten beharra aldarrikatu du. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.