HAMAIKA

Nafarroa Berriz Altxa: "Ekainaren 5ean memoria eta burujabetza berreskuratu nahi ditugu"

Este navegador no soporta el elemento video.


Joseba Compains Silva Nafarroa Berriz Altxa herri ekimeneko kidea izan dugu Hamaika Telebistan.

Amaiurko batailaren 500. urtemuga aprobetxatuta, “errepublika aske eta burujabe batera” joateko prozesuari hasiera eman nahi dio Nafarroa Berriz Altxa plataformak, ekainaren 5rako deitu du Amaiurraldia. Ekimenari buruz eta plataformaren helburuei buruz luze aritu gara Compainsekin.

Nafarroako eta Euskal Herri osoko herritarrek burujabetzarako beharra dutela aldarrikatzen dute. Horretarako, iraganera begira jarri dira etorkizunari bide emateko. Amaiurraldia "oroitzapenerako eta aldarrikapenerako" eguna izango dela dio, baina "gaurkotasun handikoa" badela azpimarratu du.

Nafarroa Berriz Altxak burujabetza aldarrikatzen du "erabakien gaineko burujabetza" izateko; esparru guztietan (ekonomikoa, politikoa, kanpo harremanetan)... eta esparru politiko instituzionaletik baino, "herri mugimendutik" etorriko dela uste dute. Euskal Herriak XXI. mendean dituen erronkei aurre egiteko burujabetza ezinbestekoa dela uste dute.

Ekainaren 5eko aldarrikapenerako egun horren ostean, "hausnarketarako fase bat" abiatuko dutela iragarri du Compainsek, mugimendu gisa, burujabetzaren bidean pausoak definitzeko eta etorkizuna erabakitzeko.

Elkarrizketa osorik hamaika.eus atarian.