03 MAY. 2022 - 14:33h Oihana Etxebarrieta, Pegasus auziaz: "Aurrean daukagun egoera benetan larria da" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bilduko Idazkari Feminista eta legebiltzarkidea izan dugu Hamaika Telebistan. Pegasus auziaz, indarkeria eta feminismoaz eta ekonomiaz aritu gara, besteak beste.Pegasus auziaz galdetu diogu lehendabizi, "aurrean daukaguna benetan larria da" azaldu du, "honek erakusten digu sistematikoa den praktika baten aurrean gaudela". Horrez gain, egin den salaketa, kasu guztietan "benetan arduratzeko modukoa" dela adierazi du, gehituz, besteak beste, egoera honek suposatzen duen "ezjakintasunari argia jartzeko gaitasuna eskuratzeko nahia" daukatela.