25 MAY. 2022 - 14:02h Iker Casanova: "Ezin dugu onartu soldatak ahultzea eta jendearen bizi kalitatea kaltetzea" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkidea izan dugu Hamaika Telebistan. Ekonomia eta egungo egoera ardatz, hainbat enpresetan lana arriskuan dagoela adierazi dute, eta datozen urteetan lan esku falta aurreikusten dutela. Casanovak azaldu du ez dela harritzekoa patronalak une honetan soldata igoera ez dela posible esatea, inoiz ez delako momentu egokia”. Horren aurrean, jendearen bizi kalitatea kaltetzea “onartezina” dela azpimarratu du Ikerrek eta , beraz, soldatak inflazioaren azpitik ez gelditzea funtsezkoa dela. Ekonomia eta Euskal Herriko ehun produktiboa garaietara egokitu egin behar dela gehitu du, sozialagoa eta ekologikoa bilakatu behar dela. Horretarako, lidergo publiko bat beharrezkoa dela nabarmendu du. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.