HAMAIKA

Josu Etxaburu: "Bi herri gaude erabaki nahi dugunak, autodeterminatzeko oso determinatuak"

Este navegador no soporta el elemento video.


Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzea du helburu ekimenak. "Beste mugarri izugarri baten moduan irudikatu behar dugu larunbatekoa" azaldu du Etxaburuk.

Europari ere mezu argi bat helaraztea dute helburu, munduko nazio guztiek bezala, etorkizuna autodeterminatzeko eskubidea dugula, eta horretarako, erabakitzeko tresnak behar direla, "bi herri gaude erabaki nahi dugunak, autodeterminatzeko oso determinatuak". "Europan ere herri gisa izan behar dugu gure lekua, gure ahotsa eta gure esanahia, ez beste norbaiten ahotik" gehitu du.

"Adostasunaren bidean, amestutako eszenatokira heltzen bagara, guztion elkarlanari esker izango da”, esan du borobiltzeko.

Bukatzeko, mezu argi bat utzi nahi izan du Etxaburuk: "Ez ezazue galdu uztailaren 2ko ekimena, parte hartzea garrantzitsua izateaz aparte bihotzean gordeko duzuen ekimena izango da".

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus-en.