HAMAIKA

Miren Gorrotxategi: "Herritarren mesederako izango den itun bat lortu nahi dugu"

Este navegador no soporta el elemento video.


Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Energia krisiaz luze aritu da Gorrotxategi . “Aspalditik” ohartarazten zuten egoera heldu dela adierazi du, eta Bruselatik ere neurriak hartzen hasiko direla goraipatu. Fokua oligopolio energetikoan jarri du, “stop-a jarri behar” zaiola dio, prezioa ezartzeko modua berrikusiz eta aldatuz.

EAEn neurriak hartzeko herri itunean parte hartzeko prestutasuna dutela baieztatu du, “dagoeneko bagaude itun horretan”, gaineratu du. Baina Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuari igorritako neurrien artean, gehienak ez dituela kontuan hartu kexu da: “Herriaren mesederako itun bat nahi dugu”, dio. Horren aurrean hainbat enpresa egoera honetan jasotzen ari diren irabaziak “eskandalua” direla aipatu du, “batez ere, Euskadiko gobernuak horien indarra areagotzen lagundu dutelako, dioenez.

Aurtengo kurtso politikoaz galdetuta, aurrekontuetan “aberastasunaren banaketa bermatzea” lehentasun izango dute. Hezkuntza Legea ere gakoa izango da urtearen bigarren zatian. Orain arte itunean adostutakoa ez dela betetzen ari salatu du Gorrotxategik. Autogobernuaz, eztabaidari heltzeko momentu “egokia” dela uste du, baina hori “ez da gertatuko”, bere iritziz. Beste alderdiak ez dituela “horretan” ikusten azaldu du, ezta EH Bildu ere. Autogobernua “mantra” gisa erabiltzen dela dio, baina “benetako borondaterik ez dago”, nabarmendu du.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.