HAMAIKA

Milaka irri euskararen eta ikastolen alde Ibarran ospatu den Kilometroak jaialdian

Este navegador no soporta el elemento video.


Festa-giroan ospatu dute Kilometroak jaialdia Ibarran, 'Irribarra' lelopean. “Aro berriko lehen Kilometroak”, urteko osoko lanaren fruituak eman ditu. Ibarrako Uzturpe ikastolan lehertu da ikastolen aldeko jaia, goizeko 10etan ospatu da hasiera ekitaldia.

Une batez, Laboaren Txoria-txori kantuaren doinuak bete du jaialdia, milaka lagunen ahotsa lagun.

Lau gune izan dituzte aukeran bisitariek; Sormena gunea, Haurren Hirian, Bizienea txokoa eta Gastronomia gunea. Bildutako dirua Uzturpe Ikastolaren patioa eraberritzeko erabili nahi dute.