07 OCT. 2022 - 15:17h #MintzaPraktika beste urrats bat emateko, bizi eta praktikatu euskara Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Bilbon euskara badabil. Euskaldunez osatutako 70 mintzapraktika talde inguru daude Bizkaiko hiriburuan. Euskaraz bizi eta praktikatzea helburu, astero mintzapraktika taldeak elkartzen dira. Horietan herritar guztiek parte hartzeko aukera dute, izan ere, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea da baldintza bakarra. Beldurrei aurre egiten laguntzen du. Mintzapraktikak segurtasuna ematen die, gainera, taldekideei, eta horri esker askok euren egunerekotasunean euskaraz hitz egiteari ekin diote.