24 OCT. 2022 - 13:46h Ana Mezo, pentsiodunen mugimendua: "KPI errealaren araberako igoera eskatzen dugu" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Ana Mezo pentsiodunen mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Mezok nabarmendu du KPI errealaren araberako pentsioen igoera eskatzen jarraituko dutela, eta baita 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ere. Hala ere, kontziente da aldarrikapen hori moldatu egin beharko dutela epe laburrean prezioen gorakada orokorra ikusita. Mezok azpimarratu du 1.000 euro baino pentsio txikiagoa duen 10 herritarretatik 8 emakumeak direla, eta zehatzago, adierazi du 65 urte baino gehiago dituzten emakumeen eta gizonen pentsioen artean, bataz beste, %30eko aldea dagoela. Era berean, gehitu du pentsioak aurrekontu orokorretatik kudeatu beharko liratekeela, ezinbestekotzat jo du aurrekontuen “aspektu soziala indartzea”. Pentsiodunen mugimendua integrala del adio, eta zentzu horretan, ezinbestekotzat jo du eraldaketa soziala: “Gure borroka ez da gaur egungo pentsioen aldekoa bakarrik, etorkizuneko pentsioen aldekoa, eta beraz, prekarietatearen aurkakoa ere bada”. Azpimarratu du jendea “gogotsu” dagoela kalera ateratzeko, eta azaroaren 19rako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du: “Botereak lortu du borrokak atomizatzea, baina aliantzak egin behar ditugu eragile bakoitzaren autonomia errespetatuz”. Elkarrizketa osorik, hamaika.eus-en.