27 OCT. 2022 - 14:46h Jon Bernart, ekonomialaria: "Herri gisa justiziaren aldeko posizioa finkatu behar dugu" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Jon Zubiri ekonomialaria eta EHUko irakaslea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, “herri gisa finkatu behar da justizia sozialaren aldeko posizioa”, eta herritarren bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartu behar dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuen aurreproiektua izan du hizpide, eta adierazi du aurrekontuen “benetako bilakaera kontserbadorea” dela: “Ez dago igoerarik ikuspegi orokor batetik”. Horrez gain, nabarmendu du azken bi urteetako hazkunde ekonomikoa ikusita, zerga erreforma progresiboa egiteko momentua dela, gehien dutenei zergak igotzekoa. Horri lotuta, adierazi du Iñigo Urkullu lehendakaria patronalaren alde lerrokatzen dela gatazka sektorial guztietan, eta gehitu du arazoa ez dela langile falta, eredu ekonomikoan soldata eskasak eta prekarietatea nagusitu izana baizik. Aste honetan migrazioari buruz hainbat hedabidetan argitaratutako iritzi artikulu polemikoei erreferentzia eginez, ekonomialariak azpimarratu du migrazioa ez dela “kapitalismoaren menpeko joera bat, bizirauteko gutxieneko urratsa baizik”. Horrez gain, lau eguneko lan astea izan du hizpide, eta azpimarratu du hazkunde zein krisi garaietan lan astea murriztea dela “erarik merkeena eta egokiena lan mundua erreformatzeko”, baita justizia sozialaren ikuspegitik ere.