HAMAIKA

Agustin Aizpuru: "Injustizia izango litzateke Usansoloren gogoa atzera botatzea"

Este navegador no soporta el elemento video.


 Agustin Aizpurua Usansolo Herria plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Berak ez du uste Espainiako Gobernuak desanexioari helegitea jarriko dionik: “Injustizia izango litzateke, 40 urte geroago, atzera botatzea Usansoloren gogoa, eta espero dugu borondate politikoarekin gauzak konpontzea”.

Aizpuruak azpimarratu du Usansoloren “ametsa” bete dela: “ 40 urte daramatzagu prozesu honekin eta beti oztopoak izan ditugu bidean". Hori horrela, uste du azken urteetan prozesuak aurrera egin duela udalean “borondate politikoa” egon delako. Datorren udal hauteskundeetarako nahiko luke “Usansoloko udal berriak bide handia egin izana, eta gobernu berri bat edukitzea udaletxean".

Azpimarratu du berak betidanik ezagutu duela borroka hori: “Guk beti pentsatu izan dugu Usansolo herria dela nahiz eta udaletxerik ez izan”. Hain zuzen, kontatu du Galdakaoko udaletxean 1849ko akta bat dagoela, eta jasotzen duela Usansolok “herri sentimendu propioa” duela distantzia geografikoagatik, zerbitzu diskriminazioagatik, eta bi nukleoen artean ez dagoelako loturarik: “Orain gehitu beharko genioke usansolotarren burugogorkeria”.

Etorkizuneko bideari dagokionez, Aizpuruak nabarmendu du “zain” daudela Bizkaiko aldizkari ofizialak Gernikan emandako akordioari “bide” eman diezaion : “Gero, Bizkaiko Foru Aldundiak esango digu zein lan egin behar ditugun eta zein epetan, eta hortik aurrera, lanean hasi beharko dugu”.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus-en.