HAMAIKA

Bertsozale elkartea: "Aurtengo finalaren argazkia gertatzen ari den aldaketa baten isla da"

Este navegador no soporta el elemento video.


Gontzal Agote Bertsozale elkarteko kideak Bertsolari Txapelketako finalaren aurre balorazioa egin du. Oro har, pozik daudela azpimarratu du, jasotzen ari diren lehen inpresioak oso positiboak direlako. Aurtengo finalisten argazkia desberdina izan da, hiru emakume eta hiru aurpegi berri, Agotek nabarmendu duenez, plazaren irudia aldatzen ari denaren seinale.