HAMAIKA

Pentsiodunen Mugimenduak bost urte: Lortutakoak ospatu, aldarrikapenak erdigunean mantenduz

Este navegador no soporta el elemento video.


Bost urte bete ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Bost urte hainbat mugimenduetan ibilitakoek Bilboko udaletxearen atarian bildu zirenetik. Gutxira, baina, pentsioen ehuneko zero koma hogeita bosteko igoeraren aurkako aldarriak Hego Euskal Herriko hainbat herritatara zabaldu ziren. Aldarrikapen historikoa izan da 1080 euroko gutxieneko pentsioa. Zapi gorria soinean kalean jarraituko dute pentsiodunek.