02 FEB. 2023 - 14:18h Lezetxiki koban AHTaren tunel bat eraiki dutela ohartarazi du espeleologo talde batek Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Duela bi urte ohartu ziren Lezetxiki kobazulo barruko ohiko bide bat etenda zegoela, barreneko galerietarako bidea berriki eroritako harri handiz estalita zegoela. Lezetxikiren Lagunak Arrasateko eta inguruetako espeleologia zaleen taldeak urte hasieran beste bide batetik barnealdeko galerietara iristea lortu zuen eta ‘izugarrizko kareharri eta lur-jausiarekin’ egin zuten topo, ‘azpiko galeria guztiz estaltzen zuena’. Orduantxe konturatu ziren AHTren tunela Lezetxiki barruan egin dutela, ‘haitzuloa zulatuz’.