HAMAIKA

Pentsio erreformaren protestek indartuta jarraitzen dute

Este navegador no soporta el elemento video.


Pentsio erreformaren protestak ez dira eten, indartuta jarraitzen dute. Joan den asteartean baino apalago, baina berriro ere Baionan milaka pertsona kalera atera dira Elisabeth Borne lehen ministroak proposatuko pentsio erreformaren kontra egiteko. Larunbatean ere greba eguna izango dute Ipar Euskal Herrian eta Frantziako lurralde osoan, eta manifestazio erraldoia izango dela aurreikus daiteke.