HAMAIKA

Jaurlaritzak eta Gobernuak lantaldea osatuko dute errefuxiatuentzako zentroa eraikitzeko

Este navegador no soporta el elemento video.


Espainiako Gobernuaren ordezkariak EAEn, Denis Itxasok, iragarri duenez, hurrengo asteetan Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak lantaldea osatuko dute Gasteizko errefuxiatuentzako zentroari buruzko zalantzak argitzeko. Izan ere, erabaki horri esker, PSE-E eta EAJ alderdien arteko desadostasunak amaitu dira eta, hemendik aurrera, Madrilgo Gobernuak eta Jaurlaritzak elkarrekin lan egingo dute.