HAMAIKA

Zumaiako Flyscha, munduko ondare geologikoko lehen 100 lekuen artean

Este navegador no soporta el elemento video.


Zumaiako Flyscha munduko ondare geologikoko lehen 100 lekuen artean dago. Fenomeno geologiko ikusgarri horretako geruzek, dinosauroak desagertu zireneko garaia ulertzeko balio izan dute. Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Gaur egun ere, ordaindik, mundu osoko geologo askok jotzen dute liburu natural handi horretara erantzun bila, gure planetaren jokaera ulertu nahian. Baina geologoak bakarrik ez, bisitari asko hurbiltzen dira urtero Zumaiara Flyscha ikustera.