HAMAIKA

Goiatz Goñi: "Landare elkartearen balio handiena errespetua da"

Este navegador no soporta el elemento video.


Produktu ekologikoen kontsumitzaileen Landare elkartea ezagutu dugu Geltokia saioan. Goiatz Goñik azaldu du beren proiektuaren helburu nagusia nekazariekiko errespetua dela: "Nekazariengana zuzenean jotzen dugu, bitartekaririk gabe, eta guretzat garrantzitsuena da nekazariei beren lana duin ordaindu ahal izatea". Zentzu horretan, nabarmendu du garrantzia ematen diela gertutasunari, eta naturarekiko zein pertsonarekiko zaintzari.

Landarek bi denda ditu, eta produktu ugari eskura daitezke bertan: fruta, berdura, esnekia, haragia, gorputzerako produktuak, kremak edota hortzetako zepilluak. "Denetik dago, dena ekologikoa eta bere zigiluarekin". Elkarteak bazkidekideak dituzte, eta bazkide horiek kuota bat ordaintzen dute. Era berean, Goñik nabarmendu du ez dela denda bat soilik, eta elkarrekin lan egiten dutela: "Gauzak beste modu batera egiten ditugu, elkarrekin, eta Landarek balio ugari ditu".

Ikusi Geltokia saioa nahieran.