HAMAIKA

Mireia Saiz: "70 eragile eta milaka herritar atera ziren kalera osasun publikoaren defentsan"

Este navegador no soporta el elemento video.


Mireia Saiz Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformetako bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Saizek pasa den asteburuko mobilizazioen balorazio positiboa egin du, eta nabarmendu du 70 eragile eta milaka pertsonak bat egin zutela manifestazioekin.

Salatu du osasungintzaren egoera ez dela ona, eta salatu du “ohituta” daudela Gotzon Sagardui sailburuaren “gezurretara eta manipulazioetara”. Horren erakusle aipatu ditu osasun zentroetan gertatzen diren hainbat egoera: “Ordutegien murrizketak, mediku faltak, justifikaziorik gabeko zita telefonikoen igoera, arreta presentziala lortzeko zailtasun handiak, arrakala digitala…” Hori horrela, Saizek galdetu du ea nora bideratzen den osasungintzako inbertsioa: “Nora bideratzen da dirua? Lehen arreta hobetzera ala enpresen azpikontratazioa eta beren lagunen enpresen poltsikoak handitzera?"

Hori horrela, salatu du osasun publikoa “desegiteko” eta “osasun pribatuaren mesederako bide-orri” bat jarri dutela martxan. Gehitu du Osakidetzako egiturazko arazoak pandemiaren aurretik zeudela, eta pandemiak hori azaleratu baino ez zuela egin. Hori horrela, Osakidetzaren “pribatizazio eta desmantelazioari” aurre egiteko “egiturazko aldaketak” behar direla nabarmendu du, eta baita mobilizatzen jarraitzea ere: “Presio soziala eragitea eta kaleetan egotea ezinbestekoa da aldaketak lortzeko".

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.