HAMAIKA

ENBA: “Ez da legea bete eta ez da bete kontsumitzaileari eman behar zaion informazioa”

Este navegador no soporta el elemento video.


ENBA sindikatuak 'Todo Todo' banaketa katea salatu du, Elikadura Katearen Legea ez betetzeagatik. Jakinarazi duenez, esnea ekoizpen kostuen azpitik saltzen ari da; zehazki, Euskal Herria markako litro esnea, 0,59 euroan. Ohar batean, ENBAk azaldu du esne marka horren 2x1 eskaintza berezi bat ari dela egiten banaketa kate hori, eta horren ondorioz litro esnea prezio horretan geratzen dela. Horren inguruan hitz egiteko Xabier Iraola, ENBAko koordinatzailea izan dugu gurekin.