HAMAIKA

Aldaketak Gipuzkoako udal gobernuetan

Este navegador no soporta el elemento video.


Hondarribian Abotsanitz plataformarentzako da aginte makila; azken hamarkadan EAJ egon da agintean. Deban subiranistena zen udal gobernua EAJrena da orain. Andoainen, Arrasaten, Errenterian, Ordizian, Pasaian eta Tolosan EH Bilduk hartu du makila. Bestalde, Eneko Goiak eutsi egin dio Donostian alkatetzari. Zarautzen, Beasainen eta Elgoibarren ere agintea mantenduko dute jeltzaleek. PSE-EEk, berriz, Irunen, Eibarren, Lasarte-Orian eta Zumarragan lortu du udal gobernua.