HAMAIKA

'Argia'k publikoki salatu du Solway multinazionalak mehatxu egin diola elkarrizketa bategatik

Este navegador no soporta el elemento video.


Argia astekariko lantaldeak prentsaurrekoa eskaini du 'Kazetaritza ez da delitua' lelopean. Apirilean elkarrizketa bat egin zioten Paolina Albani kazetari guatemalarrari 'Mining secrets' ikerketaren inguruan. Solway enpresak elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio astekariari.

'Argia' k ez ezabatzea eta ez ordaintzea erabaki du. Gaineratu dute mehatxu horrek “kazetaritzaren independentzia” urratzen duela, eta berretsi dute gaiari buruzko informazioa ematen jarraituko dutela.