HAMAIKA

Juan Garibi: "Kontutan hartzen dugu zein gizarte bultzatu nahi dugun"

Este navegador no soporta el elemento video.


Juan Garibi Banka Fiare banku etikoko garapen zuzendariarekin hitz egin dugu. Garibiren hitzetan, Fiare banku etikoa kooperatiba bat da, eta parte hartzeko erramintak eskaintzen zaizkie bezeroei: "Demokratikoa da, eta buru bakoitzak boto bana dauka, berdin du zenbat diru jarri duzun, jendearen balioa parekatu egiten da; norbanako bakoitzak boto bat dauka".

Garibik gehitu du garrantzitsutzat jotzen dutela beraiek erabakitzen dutela zer egiten duten diruarekin: "Banku etikoetan beti daude marra gorriak, kontutan hartzen dugu zer ez dugun egiten, eta baita zer eragiten dugun ere, edo zein gizarte mota bultzatu nahi dugun". Garibik azaldu duenez, kreditu bat eskatzen denean beti neurtu egin behar da proiektu horrek zein eragin duen jendartean edota ingurugiroan: "Bermatu egin behar dugu egiten dugun guztiak eragin positiboa duela gure gizartean". Horretarako, hainbat arlotan egiten dute lan: arlo sozialean, kooperatibismoan, bazterkeriaren aurkako enpresak sortzen, egoitzak sortzen etxea ez dutenentzat, nazioarteko elkartasuna bultzatzen, bidezko merkataritzaren bidez, energia berriztagarriak, ekonekazaritza, kultur aisialdia... Gehitu du gardentasunez egiten dutela lan, eta bezero guztiek badakitela beren dirua zertarako erabiltzen den.

Garibik nabarmendu du beren helburua dela dirua erabiltzea gizartearen nahiei edo beharrei erantzun bat emateko: "Gure kontsumoarekin erabakitzen dugu zein motatako gizartea nahi dugun, eta guk erabakitzen dugu dirua zein proiekturi eman".

Ikusi Geltokia saioa nahieran.