HAMAIKA

Aitor Esteban, EAJ: "Gure ordezkariak hautatzeko momentua da"

Este navegador no soporta el elemento video.


Aitor Esteban EAJren Kongresurako hautagaia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Uztailaren 23ko hauteskundeak hizpide, EAJko hautagaiak nabarmendu du “euskal jendeari eta euskal nazioari ahotsa ematera” joango direla Madrilgo gorteetara: "Autogobernua defendatzera goaz, egun batean zein bestean erasoak ikusten ditugulako eta zentralizazioa dagoeneko gertatzen ari delako". Zentzu horretan, nabarmendu du hiru ardatz izango dituela beren jardunak: “Giza eskubideak, demokrazia eta autogobernua”.

Estebanek nabarmendu du uztailaren 23koa ez dela “hauteskunde presidentzial” bat, eta nabarmendu du "euskal ordezkariak aukeratzeko" zita dela. Legegintzaldi honetako balorazioa eginez, Estebanek nabarmendu du legegintzaldi honetan PPk “goratu” egin duela EH Bildu, “horrela komeni izan zaiolako”. Era berean, salatu du PPk “marra gorri guztiak zeharkatu” dituela, eta VOX alderdia “normalizatu” duela. Era berean, azpimarratu du ez dutela ezein alderdirekiko menpekotasunik: “Gure programa eta leialtasunak ditugu, eta Sanchezek azaldu egin beharko digu zein asmo dituen”.  

Estebanek “harrigarritzat” jo du Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak “urratzen” dituen legeak “beren burua independentistatzat jotzen duten alderdiekin onartu izana”. Autogobernua defendatzea beren egitekoaren ardatzetako bat izango dela errepikatu du: “Euskal Herriaren naziotasun nahiari irtenbidea eman behar zaio, eta Estatuarekiko aldebikotasuna erreklamatu behar dugu, ez gara autonomia bat gehiago".

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.