05 JUL. 2023 - 13:20h Gorka Cubelos: "Animalien eta ingurunearen onurak barneratzen dituzte eskolara datozenek" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Gorka Cubelos 'Gure Sustraiak' baserri eskolako Turismo eta Hezkuntza arloko arduraduna eta Mikel Arlanzon zentro okupazionaleko langilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Cubelosek azaldu digu 'Gure Sustraiak' baserri eskola dela, baina horrez gain, alor dezentetan egiten dutela lan. Duela 22 urte ireki zuten herriko ostatua, eta urte batzuk geroago, eskola taldeekin kanpaldiak eta guneko jarduerak antolatzen hasi diren udetan, asteburuetan edota ikasturtean zehar. 2015. urtean, beste pauso bat eman zutela azaldu digu Cubelosek: "Adimen urritasuna duten pertsonak biltzen diren Iruñeko zentro batekin hasi ginen lanean, eta momentu horretan, bi lerro ireki genituen: bata, aisialdia, denbora librea eta ingurumen hezkuntzarekin lotutakoa da, eta bestea, gizarte lerroa, pisu tutelatuekin eta zentro okupazionalekin lan egiten duena". Cubelosen esanetan, bigarren lerro horretatik baserri eskolara gerturatzen direnek ingurunean dauden estimuluekin egiten dute lan, lurrarekin, basoarekin edota animaliekin: "Gaztetxoek terapia jasotzen dute nahiz eta oso gainetik izan, eta animalien eta ingurunean dauden onurak barneratzen dituzte, eta horiez aprobetxatzen dira. Hemen bizi diren pertsonak sakonago lantzen dituzte, eta, hain zuzen, horregatik daude hemen, estimuluak onuragarriak direlako eta beren banakako prozesuetarako interesgarriak direlako". Ikusi Geltokia saioa nahieran.