10 JUL. 2023 - 12:40h XX. mendeko Donostia eta Gipuzkoa turistikoki iragartzeko kartelak ikusgai San Telmo Museoan Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera Donostia eta Gipuzkoa turistikoki iragartzeko kartelek izan zuten indar grafikoa aztertzen duen erakusketa ikusgai da San Telmo Museoan, aldi horretako marrazkilari onenen eskutik. Kartel turistikoez gain, udan bisitarien dibertimendu-nahia asetzeko egiten ziren ekitaldi ugariak iragartzeko egindako beste zenbait ere erakusten dira: kasinoetako jaiak, auto eta zaldi lasterketak, estropadak, erakusketak, uso-tiro eta tenis lehiaketak, etab.