12 JUL. 2023 - 10:05h Katrin Ginea: "Ekonomia solidarioaren eta elikadura burujabetzaren bozgorailu da Geltoki" Este navegador no soporta el elemento video. GELTOKIA Iruñeko autobus geltoki zaharreko Geltokia proiektua ezagutu dugu. Katrin Ginea proiektuko koordinatzaileak azaldu digu "ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetzaren bozgorailu den kultur espazioa" dela Geltoki. Duela bost urte ireki zituen ateak, Iruñeko autobus geltoki zaharra itxi eta hamar urtera. Geltokik hiru espazio ditu: kultur espazioa, denda eta taberna. Kultur espazio garai bateko lehiatilen zonalean dago, eta helburua da bertako artistei espazioa ematea. Kontzertuak, gastroshowak, katak edota kultur emanaldi ezberdinak egiten dituzte: "Atzetik dagoen lan guztia erakusten saiatzen gara, eta produktua soilik. Iruñeko elkarte eta talde ezberdinei irekita dago, eta beraiek ere beren lekua dute jardueran proposatzeko gure lan ildoen baitan badaude, betiere". Dendaren barnean, bi espazio dituzte: bigarren eskuko denda eta elikagaiak: "Elikagaiak sasoikoak, bertakoak eta ekologikoak dira: frutak, barazkiak, esnekiak, kontserbak, eztia, kakaoa, kafea... " Geltokiko tabernak ere proiektu osoaren filosofia jarraitzen du, eta "logika berean" egiten dute lan: "Produktore txiki sare bat daukagu, eta saiatzen gara bertako produktuak erabiltzen: sasoiko barazkiak, haragi ekoizpen txikiak... Pixkanaka hazten ari den proiektua da". Ikusi Geltokia saioa nahieran.