HAMAIKA

Este navegador no soporta el elemento video.

Pilar Kaltzada, Save the Children: “Haurrak bigarren mailako herritartzat jotzen dira oraindik”


Pilar Kaltzada Save the Children erakundeko presidenteak “ilusio eta ardura handiarekin” hartu du kargua. Honako helburu hauek dituzte beren legegintzaldirako: “Aldaketa positibo eta iraunkorrak sortu nahi ditugu haurren eskubideen defentsan aparteko eragina izan dezaketen esparruetan”. Haur pobreziari edota bestelako eskubideen urraketei aurre egitea, eta egoera zaurgarrian dauden haurren oinarrizko gabeziak lantzea da beren helburua.
Nabarmendu du lan asistentziala egiten dutela, eta horren helburua dela aldaketa horiek proposatu ahal izateko “ebidentziak” jasotzea, eta “intzidentzia lana” egitea haurren eskubideen eta haurren baldintzan zer egina duten eragile guztiekin.
Kaltzadak salatu du haurrak “bigarren mailako herritartzat” jotzen direla oraindik, eta adinaren arabera, diskriminatuen dagoen populazioaren segmentua dela dio: “Ikusi ere ez dugu egiten”.