HAMAIKA

Urmuga, jostura luze bat gure geografian

Este navegador no soporta el elemento video.


Uztailaren 12tik 30era ospatuko da Urmuga ibilbide musikatua. Hemeretzi egunetan osatuko dute ertz luzearen zeharkaldia oinez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahairaino.

Espedizioan bat egingo dute mendizale eta musikariek. Guztira, hogei musika emanaldi eskainiko dira, eta horiei, bidean modu inprobisatuan sor litezkeenak gehituko zaizkie. Et Incarnatus Orkestrak egokitutako partiturekin, guztira kanta ezagunen 100 adaptazio berri baino gehiago taularatuko dira.