HAMAIKA

Izaskun Rama: "Emakume ekintzaileei laguntzeko sortu zuten EmakumeEkin elkartea duela 10 urte"

Este navegador no soporta el elemento video.


Lucia Bonilla eta Izaskun Rama Emakumeekin elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Emakume ekintzaileei laguntzeko sortu zuten elkartea duela 10 urte, bost kiderekin. Ramak nabarmendu du lan handia dagoela elkarte baten atzean, eta pozik dago urte hauetan guztietan lortutakorekin. Hain zuzen, 150 bazkide inguru dira gaur egun, eta tailerrak, formakuntza saioak zein topaketak eskaintzen dituzte.

Bonillaren hitzetan, genero desberdintasunak ikusaraztea eta emakumeak ahalduntzea bultzatzea izan dira beren helburu nagusiak. Azpimarratu dute batzuetan datuak falta izaten dituztela beren lana egiteko: “Genero desberdintasunak neurtzen diren behatoki bat dago Euskadin, baina beste datu batzuk behar ditugu errealitate osoa ikusteko, soldata, esaterako".

Emakumeekin elkarteko kideek diote emakumeak diru gutxiagorekin hasten direla ekintzailetza proiektuak martxan jartzen, eta arrisku txikiagoa hartzeko joera dutela. Horrez gain, Ramak azpimarratu du patriarkatuak zaintzarekin lotutako lanak egitera bultzatzen dituztela emakumeak, eta hori horrela, eskatu dute soldata arrakala neurtzea, eta autonomoen kuota berrikustea.

Urte hauetan aurrerapausoak eman badituzte ere, lanean jarraitzeko gogoz daude, eta adierazi dute ekintzaileei erreferente berriak eskaintzea eta emakumeak ahalduntzen jarraitzea dela beren erronka nagusia.