Este navegador no soporta el elemento video. 18 SET. 2023 - 18:08h EHNEk esne enpresak salatuko ditu produkzio kostuen azpitik dauden kontratuak daudelako GUREAN GAUR Elikagaien Katearen Legea behin eta berriz urratzen dute enpresek, sindikatuaren arabera. Ardi esnearen litroa produkzio kostua baino 30 zentimo merkeago saltzen dutela eta. Esnearen prezio horiekin eta ekoizpen kostuen igoerarekin jarraituz gero, sindikatuak nabarmendu du galtzeko zorian egon daitekeen sektorea bilaka daitekeela artzaintza, eta horrek ondorio larriak ekarriko lituzkeela, bai ekonomikoki, bai sozialki, baita mendietako ingurumenari dagokionez ere.