19 SET. 2023 - 13:20h Jon Bernat: "EAEko ekonomia Espainiakoaren atzetik hazi da BPGaren hazkundeari dagkionez" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Jon Bernat ekonomialaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bernatek azpimarratu du INEren Espainiako ekonomia datuek “erakusten” dutela Gobernuaren aurkako “etengabeko erasoaldia” oinarritu dela ekonomiari buruzko “datu faltsuetan”. Horrez gain, adierazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %0,4 hazi zela udaberriko hilabeteetan, eta azpimarratu du EAEko ekonomia Espainiakoaren atzetik dagoela BPGaren hazkundeari dagokionez. Bernatek azpimarratu du interes tasen igoerak bi ondorio argi dituela: dio kredituen garestitzea kaltegarria dela enpresa zein familientzako, eta euroa bera garestitzen duela, eta horrek esportazioa kaltetzen duela. Hain zuzen, zehaztu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azken hiruhilekoan esportazioak %2,5 jaitsi direla. Bernaten esanetan, energia, etxebizitza zein elikagaien merkatuaren gaineko kontrola dute bost oligopoliok, eta ezinbestekotzat jo du horien etekinak mugatzeko neurriak hartzea: “Gobernuek prezioak interbenitu eta merkatua erregulatu behar dute”. Horrez gain, testuinguru ekonomikoa ikusita, ezinbestekotzat jo du “sektorez sektore mobilizazio dinamika unitarioak sortzea soldataren eguneraketa erreala lortzeko”. Bernatek nabarmendu du turistifikazioa “euskal ekonomiaren, eta bereziki Bilbo eta Donostiaren arazo nagusienetako” bat dela, eta ekonomia arloaz gain, kultur arloari ere eragiten diola nabarmendu du, Last Tour enpresa adibidetzat joz: “Enpresa pribatu horiek diru publikoa jasotzen dute, eta, kultura hiperkontsumista eta intranszedentea bultzatzen dute". Bere esanetan, turistifikazio horren beste hanka bat da Urdaibain eraiki nahi duten Guggenheimen proiektua, eta dio proiektu hori “ilegala” izango dela, “ezin delako legez horrelako eraikinik egin biosferaren gainean". Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.