02 OCT. 2023 - 13:13h Jon Azkune, EHU: "Unibertsitatearen prekarizazioan jauzi kualitatiboa gertatu da" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Jon Azkune EHUko prekarioen asanbladako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Azkunek salatu du EHUren legearen interpretazioaren ondorioz, unibertsitatearen prekarizazio prozesuan “jauzi kualitatiboa” gertatu dela: “Lehen, lanaldi partzialean lan egiten zuen ordezko batek 300, 400, 500 euro kobratzen zituen, eta jardunaldi osoan lan baldintza duinak zeuden. Legeak jardunaldi hori debekatu egin du, eta EHUk interpretatu duena da ezin izango dela irakaskuntza ikerketarekin eta kudeaketarekin osagarritu”. Azkunek salatu du hori “fikzioa” dela: “EHUk esan duena da unibertsitateko irakasleek ez dutela ikerketarik egingo, baina hori ezinezkoa da. Unibertsitateak egiten duen interpretazioa oso murritza da, eta hainbat atal ez ditu kontutan hartzen", azpimarratu du. Hori horrela, nabarmendu du ordezkoen lan baldintzak okertzearekin batera, irakasle finkoen zein jubilazio prozesuan dauden langileen baldintzak kaskartu egin direla, eta baita irakaskuntzaren eta ikerketaren kalitatea ere. Hori horrela, ezinbestekotzat jo du BPGaren %1 inbertitzea unibertsitate sisteman. Azkunen esanetan, ez dute inolako harremanik izan errektoretzarik, eta salatu du legearen aplikazioa "oso hierarkikoa” izan dela, eta ez dutela sindikatuekin, irakasleekin zein ikerlariekin hitz egin. Egoera ikusita, mobilizazio gehiago egingo dituzte, eta urriaren 11n greba eguna deitu dute. Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.