HAMAIKA

Bilboko Udala kaleak berritzearen alde eta Deustuko bizilagunak zumarrak kontserbatu nahian

Este navegador no soporta el elemento video.


Bilboko Udalak kaleak berritzeko hirigintza-planak gauzatu ditu; ekologisten arabera, zuhaitz osasuntsuen eta helduen mantentze-lanak eta kontserbazioa kontuan hartu gabe. Nabarmendu dute zuhaitz helduek funtsezko funtzioa betetzen dutela hirietako bizitza bermatzeko. Hori hala, Deustuko bizilagunak eta ekologistak Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak moztearen aurka mobilizatu dira azken asteotan.