HAMAIKA

Maitane Urizar, Gure Sarea: "Lehen aldiz, euskaraz egingo dira gaiaren inguruko jardunaldiak"

Este navegador no soporta el elemento video.


Maitane Urizar Gure Sarea elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Urizarrek salatu du biztanleria osoa kontutan hartuta, bost haurretik batek sexu abusuak jasaten dituela, eta nabarmendu du datu horiek are kezkagarriagoak direla klase sozial baxuagoa duten haurren kasuan, edota aniztasun funtzionala dutenen kasuan, besteak beste.

Urizarrek azpimarratu du familia kanpoko sexu abusuez hitz egiten dela beti, eta dio familia barruko sexu erasoen kasuan, biktimaren errua eta lotsa areagotu egiten direla. Kontrara, dio “etxeko trapu zikinak ez direla etxeko trapu zikinak,” eta arazoa “politikoa” dela azpimarratu du. Zentzu horretan, nabarmendu du profesionalen formakuntza eta baliabideak falta direla: “Askotan esaten da susmoak soilik direla, baina biktimaren errebelazio bat dagoenean? Zergatik ez da ezer egiten? Profesionalengandik hasi behar dugu, jakin egin behar dugu zer egin dezakegun".

Haurren aurkako sexu abusuen gaia gizartearen erdigunean jartzea ezinbestekotzat jo du, eta dio genero biolentziarekin lotzen diren mito gehienak betetzen direla gai honekin ere: “Save the Children erakundearen arabera, familia barneko sexu abusu kasuen %83a azaleko familia harmoniatsuak ziren”. Hori horrela, azpimarratu du “babes sistema estrukturatua” behar dela sexu abusuen biktimak artatzeko. 

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.