HAMAIKA

Donostiako Udalak Basque Culinary Centerri lizentzia emanda, laster hasiko dira GOE eraikitzen

Este navegador no soporta el elemento video.


Donostiako Manteo-Zemoria berdeguneetan Basque Culinary Centerren egoitza berria eraiki nahi dute. Udalak lizentzia ematea onartu du Gastronomy Open Ecosystem eraikitzeko. Herritarren artean harrabotsa sortu du afera honek. Manteo-Zemoria berdegunea kenduko diotela salatu dute, eta espazio publikoa enpresa pribatu baten esku utziko duela Udalak. Kezken aurrean Basque Culinaryko zuzendariak argitu nahi izan digu, eztabaida hori ez dagokiola berari, Udalari baizik; eta kritikak aintzat hartuta, eraikin berriarekin berdegunea mantenduko dela azaldu nahi izan du.