16 OCT. 2023 - 13:42h Eva Ferreira, EHU: "Ordezkapenak gutxitu, eta bakanteak handituko ditugu" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Eva Ferreira EHUko errektorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Nabarmendu du kurtso hasierak dakarren “urduritasunarekin”, baina “ilusioz eta harrotasunez” hasi dutela ikasturtea. Irakasleen eta ikasleen protestak izan ditu hizpide, eta nabarmendu du USO legea “argia” dela: “Legeak dio ordezkapenak egiteko bi aukera daudela: bata da irakasle bat ordezkatzea eta bestea bakante bat kontratatzea. Lehenengoaren kasuan, legeak dio dedikazio partzialean izan behar duela, baina bestean, posible da bakante bat kontratatzea dedikazio osoz lan egiteko”. Hori horrela, azaldu du ordezkapenak gutxituko dituztela, eta lanaldi osoko bakante kopurua handituko dutela. Ferreirak azpimarratu du alderdien bidez zuzenketa jarri ziotela legeari, baina zuzenketa horrek ez zuela aurrera egin. Nabarmendu du EHUn lanaldi partzialak dituzten langileen kopurua “gutxienekoa” dela beste zenbait unibertsitaterekin alderatuz, eta garrantzitsutzat jo du lege horretan finantzaketarekin lotutako puntua. Adierazi du “sorpresaz” hartu zuela greba deialdia, “sindikatuekin egindako azken bilera ez ziotelako greba deialdiarekin berri eman”, eta gehitu du “prest “dagoela protestan ari diren irakasleekin eta ikertzaileekin hitz egiteko. Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.