HAMAIKA

Maitane Olatz, Azalak elkartea: “Ez gara arrazakeria identifikatzeko gai”

Este navegador no soporta el elemento video.


Maitane Olatz Azalak elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Haur arrazializatuak dituzten gurasoek osatzen dute elkartea, eta haur eta nerabe horiek jasaten duten arrazismoaren eta beltzfobiaren aurka egiten dute lan. Hasieran, elkargunea soilik zen, baina gaur egun, eskola esparruan egiten dute lan, eta jendarte osora hedatzea da beren helburua.

Maitaneren esanetan, egunerokoan jasaten dituzte mikroarrazismoak: “Eguneroko gauza txikiak izan daitezke, beren izena gaizki ahoskatzea, edo jatorriaz galdetzea, baina horiek guztiek, tantaz tanta, oinaze handia eragiten dute bizitza osoan, eta hori pairatu beharrak ondorioak ditu epe luzera begira”. Hori horrela, beren helburua da beren haurrak babestea eta horri aurre egiteko erremintak bilatzea.

Maitaneren iritziz, eskoletan “ikuspegi antiarrazista eta antikolonialista” falta da, eta horretarako, ezinbestekoa da hezkuntza komunitatea formatzea: “Bullyng arrazista gutxietsi egiten da, ez garelako gai arrazakeria identifikatzeko. Oraindik ere, estereotipoetan oinarritutako mozorro burleskoak proposatzen dituzten klaustroek, eta historia liburuetan, adibidez, ez dago arrazializatutako eredurik; horiek sortzea eta eskoletara ematea gure lana da”.