31 OCT. 2023 - 12:56h Inoiz baino arrazoi gehiago azaroaren 4ko manifestaziora deitzeko Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Epaitegien esku-hartzearen aurrean, herritarren eskubideak erdigunean jarriko dira larunbatean. Auzitegien esku-hartzea salatu, euskararen normalizazioan aurrera egitea aldarrikatu eta herritarren eskubideak erdigunean jarriko dituzte. 17:00etan abiatuko da manifestazioa Euskaldunatik, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Milaka pertsonen parte hartzea espero dute, eta bukaeran soka-dantza erraldoia egingo da. Adierazi dute soka-dantza tresna polita izango dela euskaldunok bizi dugun larritasuna salatzeko eta elkarlana eta euskaraz bizitzeko nahia irudikatzeko.