07 NOV. 2023 - 13:51h Lakuak genero-ikuspegia memoria historikoan txertatzeko gida bat prestatu du Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak azaldu duenez, Jaurlaritza gidaliburu metodologiko bat prestatzen ari da. Memoria lantzean emakumearen presentzia ikusarazi eta genero ikuspegia indartzea da helburua. Emakumeek historian duten erreferentzialtasuna aldarrikatuz, berdintasunaren araberako etorkizuna sortu nahi da. Melgosak azpimarratu du belaunaldi berriek emakumeen erreferenteak behar dituztela bizitzako esparru guztietan.