10 NOV. 2023 - 09:18h Amelia Jauregi, EBEL: “Estatutuan emakume nekazariek kotizatzeko modua jarri beharko litzateke” Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoan Emakume Nekazarien Estatutua sortu zuten. Emakumeek nekazaritza-sektorean duten lan-egoera arautzeko helburuarekin sortu zen, haien lana duintzeko, ikusarazteko eta erregulatzeko, bai eta ustiategien titulartasuna eskuratzea sustatzeko ere. Zortzi urte gerora, oraindik gabeziak dituen Estatutua dela diote emakume laborariek. Emakume Baserritarren Elkarteko Amelia Jauregirekin eta Eli Elgarrestarekin izan gara gaian sakontzeko.