13 NOV. 2023 - 07:38h Idurre Eskisabel [Kontseilua] inbestidura akordioen aurrean, "zuhur" eta "ikuskizun" Este navegador no soporta el elemento video. KOLPEZ KOLPE Bilboko manifestazioa «noranzko egokian egindako urratsa» izan arren, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak nabarmendu du oraindik asko dagoela egiteko. Euskararen egungo erronkei aurre egiteko moduko hizkuntza politikak bideratzeko, «itun soziopolitiko bat» galdegin du Eskisabelek.Haren irudiko, akordio hori ezinbestekoa da, «oldarraldirik ezean» ere beharrezkoa litzatekeen bezala, «euskararen normalizazioan aurrera egiteko». Hori bideratzea izango da orain Kontseiluaren asmoa, «adostasunak bilatuz eta landuz».