HAMAIKA

Jokoteknia Bideojokoen VI. edizioaren Jardunaldia ospatu da Euskararen etxean

Este navegador no soporta el elemento video.


Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia elkarteak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren seigarren edizioa ospatu zuten Euskararen etxean, Bilbon joan den larunbatean. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izan da Eitb-ren webgune eta Tiwtch-en bitartez.

Iazko jardunaldian hizlariak denbora faltan gelditu ziren arren eta azalpen ugari emateko gogoz, aurten, berriro egin dute apustua Euskal kultura eta euskarazko edukien alde. Aurtengo 6.edizio honetan lau hitzaldi eta mahai-inguru izan dira, euskal bideojokogintzaren hainbat aspektu eta arlo aztertzeko asmoz.