HAMAIKA

Pilar Garaialde, Egiari Zor: "Giza eskubide guztietan, tortura da gehien sufriarazi duena"

Este navegador no soporta el elemento video.


Pilar Garaialde Egiari Zor fundazioko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Torturari buruzko II. Jardunaldien bezperan, Garaialdek nabarmendu du giza eskubide urraketen artean tortura dela “jende gehien sufriarazi duena eta diskriminazio egoera handiena jasan duena”.

Estatu terrorismoaren biktimak ezinbestekotzat jo ditu egia eta erreparazioa: “Egin zigutenaren eta gertutakoaren egia eta erreparazioa behar ditugu, ez errepikatzeko bermea izango direlako". Era berean, adierazi du Sekretu Ofizialen Legea oraindik ere “ez indargabetu izanak agerian uzten duela egungo demokraziaren kalitate eskasa".

Adierazi du La Cumbrek memoria gune izan beharko lukeela “gertatukoaren memoria babesteko eta hurrengo belaunaldiek gertatutakoa ezagutzeko", eta gehitu du leku horiek “pedagogikoak” ere badirela. Era berean, adierazi du bizikidetza demokratiko integrala lortzeko biktima guztiak izan behar direla aitortuak.

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.