22 NOV. 2023 - 15:13h Xanti Hidalgo: "Errekaleor proiektu errotua da Gasteizen eta Euskal Herrian, erreferentea" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Xanti Hildalgo eta Ruben Sanchez Errakaleorreko bizilagunak elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan, proiektuaren 10. urteurrena aitzaki hartuta. Xanti Hildalgoren esanetan, Errekaleor dagoeneko proiektu “errotua” eta “erreferentea” da Gasteizen eta Euskal Herrian. Urte hauetan “kanpo mehatxuak” jasan dituztela nabarmendu dute, eta, zentzu horretan, Sanchezek azpimarratu du “oso harro” daudela eguzki plakekin, eta egiten duten kontsumo kolektibizatuarekin. Hildagok gehitu du “bizi estilo komunitarioagoa egiteak frogatu duela energia aztarna gutxitzen dela”. Sanchezek nabarmendu du instituzioek “auzoa hiltzen” utzi zutela pixkanaka-pixkanaka, eta Errekaleor existitzeko ezinbestekotzat jo ditu Gasteizen abian dauden beste proiektu autogestionatuak. Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.